Sexualitatea oso lotuta dago atseginaren bilaketarekin eta komunikazio beharrarekin, eta ez bakarrik ugalketarekin; halere, ikuspuntu biologikotik, ugalketa sexualitatearen xedea da. Animaliek oso jokabide sexual estereotipatuak izaten dituzte: espezie gehienetako emeek kumeak sor ditzaketenean bakarrik onartzen dute harreman sexuala.

Gizakiarengan jokabideak ez daude aurrez hain finkatuta, eta ugalketa aukera da eta ez, ordea, helburua. Alde horretatik, pertsonek desira sexuala sentitzen dute, une horretan ernalketa posible izan edo ez. Ernalketarako behar den jokabide sexuala baginako koito heterosexuala da, bestelako aurrerapen zientifikoak alde batera utzita.

Dena den, badira beste jokabide sexual batzuk ugalketara ez daramatenak. Hori horrela, esan dezakegu gure sexualitatea jaiotzen garenetik garatzen joaten dela, nahiz eta pubertaroa iritsi arte ugaltze ahalmena ez lortu, eta bizi artean irauten duela.

Zeintzuk dira identitate sexualak?

Bi identitate sexualetako batekin jaiotzen gara: femeninoa edo maskulinoa, bata zein bestea ernalketaren unean bertan baldintzatuta. Halere, gure desiraren orientazioak, gure identitate sexual eta genetikoa alde batera utzita, identitate sexual eta psikologiko desberdinetara eraman gaitzake.

Bakoitzaren pentzamenduen arabera, hiru motetako pertsonak aurkitu ditzazkegu.

Pertsona heterosexualak, pertsona homosexualak eta pertsona bisexualak aurkitzen ditugu.

Pertsona heterosexuala dela esaten da berea ez bezalako identitate sexuala duten pertsonenganako desira sentitzen duenean. Pertsona homosexualak identitate sexual bereko pertsonenganantz bakarrik sentitzen du desira. Bisexualek identitate berdina nahiz berena ez bezalako identitatea duten pertsonenganantz sentitzen dute desira. Azkenik, pertsona autoerotikoa dela esaten da desira sexuala bere buruarekin asebetetzen duenean.

Gure babesleak: