Preserbatiboa gaixotasun sexualak ekiditeko erabili daitekeen antisorgailu eragingorrenetarikoa da. Argi izan behar dugu, preserbatiboa dela IHESA zein sexu transmizioko gaixotasunak ekiditen dituen antisorgailu bakarra.

Zer da?

Preserbatiboa zorro fin bat da, kasu gehienetan latex materialez egina, eta zakil tentean jartzen da sarketaren aurretik. Barrera moduan lan egiten du preserbatiboak. Izan ere, ez du espermatozoideak baginan sartzen uzten eta obulua ernaltzen uzten. Aipatu, preserbatiboa modu egokian erabiltzen ez bada antisorgailuaren eraginkortasuna gutxitu egiten dela.

Nola erabiltzen da?
  • Eraman ezazu beti zurekin preserbatibo bat behar izango duzula uste baduzu
  • Sarketaren aurretik ondo jarri behar da, isurtzearen ostera arte mantendu.
  • Ez erabili preserbatiboa baselina edota lanolinarekin. Gai horiek preserbatiboaren eraginkortasuna gutxitu dezakete.
  • Argitasunetik eta berotik urrundu. Ez ezazu hondatu daitekeen lekuetan gorde.
  • Ez bota komunetik behera.
  • Egiazta ezazu iraungitze-data.

Denda ezberdinetan lor daitezke preserbatiboak ere errazean. Gaur egun preserbatibo mota asko daude merkatuan eta zure beharretara ongien egokitzen dena aukeratu besterik ez duzu. Era beran, emakumezkoen preserbatiboa ere badago, nahiz eta oraindik ez den oso ezaguna. Koitoaren aurretik bagina barruan jartzen da.