Zer da?

Diafragma emakumeek erabiltzen duten antisorgailua da. Latexez eginiko kapusoi bat da eta koitoaren aurretik baginan sartzen da. Antisorgailu horrek haurdunaldiak ekiditen ditu baina, EZda erabat segurua sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunen aurrean.

Nola erabiltzen da?

Aipatu bezala, diafragma baginan sartzen da koitoaren aurretik. Gainera, espermizida erabiltzea ere beharrezkoa da. Izan ere, diafragmak espermatozoideen sarrera oztopatzen du eta espermizidak kaltetu egiten ditu. Antisorgailu hau edozein emakumek erabil dezake. Hala ere, berau erabiltzen hasi aurretik derrigorrezkoa da espezialistari kontsulta egitea.

diafragma