Hurrengo eguneko pilula

Zer da?

Ez da metodo antikontzeptibo bat, argi izan behar da, emergentziako medikamentu bat dela. Antikontzeptiborik erabili ez denean eta hauek gaizki erabili ondoren (pilula antikontzeptiboa hartzeaz ahaztu hamabi orduz baino gehiagoz, kondoia apurtu edo irristatu…) haurdun geratzeko arriskua murrizteko erabiltzen da.

Nola erabiltzen da?

Hurrengo eguneko pilula ahalik arinen hartu behar da. Ahal izanez gero, lehen 24 orduetan eta, edozein kasutan, babesik gabeko harreman sexuala izan eta hurrengo 72 orduak baino lehen. Gure erkidegoan doakoa da eta Osakidetzaren Osasun eta Larrialdi Zentroetan banatzen da, eta baita farmazietan ere.

Kontuan izan behar da medikamentu honek ez duela babesik ematen ondorengo sexu harremanetan eta ez dela ohiko antisorgailu bezala erabili behar.

Bai gizonen zein emakumeen preserbatiboa da, aldi berean, haurdunaldiak eta sexu bidezko infekzioen transmisioa saihesten duen metodo bakarra, HIESa barne, eta horregatik dira gomendagarrienak. Arduraz jokatu, zure osasunaren eta besteenaren mesedetan.

Tags:

No responses yet

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude