Basektomia izeneko teknika kirurgikoaren bidez, barrabilak semen-besikularekin komunikatzen dituzten hodi deferenteak moztu eta josi egiten dira.

Horrela, barrabiletan sortutako espermatozoideek ezin dute aurrera egin, eta horrek gizonezkoaren antzutasun iraunkorra sorrarazten du. Ebakuntza kirurgiko sinple, eraginkor eta segurua da, baina kasurik gehienetan itzulezina edo atzeraezina denez, basektomia egiteko erabakia hartzea oso-oso garrantzitsua da bai gizonarentzat eta baita bere bikotearentzat ere.

No responses yet

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude