Sexu harremanetan, ernalkuntza eta haurdunaldia ekiditeko substantzia, aparatu edo metodoak dira. Planifikazioari eta antisorgailuen hornikuntza eta erabilerari planifikazio familiarra deitzen zaio. Sexu-hezkuntzak eta antisorgailuetara irisgarritasuna izateak nahigabeko haurdunaldiak gutxitzen ditu.