Kontrazepzio metodoak, metodo antisorgailuak edo, besterik gabe, antisorgailuak sexu harremanetan ernalkuntza eta haurdunaldia ekiditeko substantzia, aparatu edo metodoak dira. Planifikazioari eta antisorgailuen hornikuntza eta erabilerari planifikazio familiarra deitzen zaio. Sexu-hezkuntzak eta antisorgailuetara irisgarritasuna izateak nahigabeko haurdunaldiak gutxitzen ditu.

Metodo antisorgailuak antzinako garaitatik erabili dira baina antisorgailu eraginkor eta seguruak XX.mendetik aurrera garatu ziren. Zenbait kulturek kontrazepzio metodoak gaitzetsi eta debekatu egiten dituzte.

Antisorgailu motak: